"Iranek ez du uranioa aberasteko programa bertan behera utzi eta, horretaz gain, uranioa aberasteko aitzindari izan daitekeen planta eraikitzeko lanetan segitu du". Horixe esan du gaur Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia (IAEA) auziari buruz aurkeztutako txostenean, Vienan (Austria). Beraz, Iranek ez du Nazio Batuen Erakundeen (NBE) Segurtasun Kontseiluak emandako agindua bete eta energia nuklearra ekoizten segitzen du.
Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak atzo esan zuen "teknologia nuklear gorenera" heldu arte segituko dutela abian duten programa nuklearra sustatzen.
IAEAren txostena NBEko herrialdeei pasatuko diete orain, lehen eskuko informazioa izan dezaten, eta etorkizuneko urratsak erabaki ditzaten.
Iran
Iranek ez du uranioa aberasteko programa bertan behera utzi
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak gaur aurkeztu du auziari buruz txostena eta, beraz, Iranek ez du NBEk agindutakoa bete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu