IRNA berri agentziaren arabera, Iranek gaur berrartu ditu jarduera nuklearrak Isfahaneko instalazioetan, Iran erdialdean. Agentziak adierazi duenez, fabrika "uraniozko hauts kontzentratua" ekoizten hasi da zaintza eta segurtasun kameren instalakuntza egin ostean. Oraindik ez dira hasi uranioa HF6 uraniozko hexafloruro gasean bilakatzen.
Iraneko Energia Atomikoaren Erakundeko buruzagiorde Mohamad Saeedik adierazi duenez, "Isfahaneko uranioaren aldaketarako instalazioak Nazioarteko Energia Atomikoaren Erakundearen gainbegiradapean hasi dira lanean".
Mohamed Zaidad Iraneko negoziaketa taldeko kideak ohartarazi du Isfahanen gauzatuko diren beste jarduera nuklear guztiak bihar berrartuko direla.
Europar Batasuna
Europar Batasunak proposamen berri bat luzatu zion Irani nazioartean mantentzen ari den auzi nuklearrari irteera bat emateko asmoz, eta ohartarazi die Isfahaneko zentralarekin aurrera jarraitzen badute elkarrizketak etengo dituztela.
Frantziako Kanpo Arazoetako ministro Philippe Douste-Blazyk adierazi zuenez, Iranek hartutako erabakiak "nazioarteko krisi garrantzitsu bat sor dezake".
Iranek, aldiz, jakinarazi du bigarren pausoa ez duela aurrera eramango; hau da, HF6a ez duela zentrifugagailuetan sartuko uranio aberastua lortzeko. Uranio aberastua armamentu nuklearretan erregai gisa erabil daiteke.
jarduera nuklearrak
Iranek jarduera nuklearrak berrartu ditu Isfahaneko instalazioetan
Iranek gaur berrartu ditu jarduera nuklearrak Isfahaneko instalazioetan, IRNA berri agentziak adierazi duenez. Iran erdialdean kokatzen den fabrika "uraniozko hauts kontzentratua" (Yellow cake deiturikoa) ekoizten hasi da, baina uranioa HF6 uraniozko hexafloruro gasean bilakatzeko lanak hasteke daude, oraindik. Europar Batasunak Irani abisu eman dio, Isfahaneko zentraleko jarduerekin jarraituz gero, elkarrizketak etengo dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu