mundua

Iranek kontuak eskatu dizkio Pakistani atzoko atentatu suizidagatik

40 bat lagun hil dira Sistan-Balutxistan probintzian.

2009ko urriaren 19a
18:25
Entzun
Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak kontuak eskatu dizkio Pakistani, igandean Sistan-Balutxistan probintzian izandako atentatu suizidagatik. Izan ere, Ahmadinejaden ustez, hango segurtasun indarrak egon litezke erasoaren atzean.

Pakistanen muga ondoan dago Sistan-Balutxistan, Iran hego-ekialdean, eta hemengo presidenteak esan du atentatuaren arduradunak atxilotzeko Pakistanek ere baduela erantzukizunik.

Yundulah talde suniak hartu du bere gain erasoa, eta Pakistanek gaitzetsi egin du atentatua.

Oraingoz, 40 bat lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.