Mundua

Iranek misil gehiago frogatu ditu, azkenak, luzera botatzekoak

Pertsiar Golkoan tentsioan gora egin du azken egunetan Iranek Ormuzeko itsasartea ixtearekin mehatxu egin duelako.

2012ko urtarrilaren 2a
16:53
Entzun

Iranek bere indarra erakusten jarraitzen du, eta azken orduetan hainbat misil frogatu ditu. Atzo motzera botatzekoak jaurti zituen, eta gaur goizean luzera botatzekoekin ari da frogak egiten. "Itsasotik lurrera botatzeko luzerako misil bat frogatu dugu, Qader izenekoa, eta Golkoan aurretik jarritako zenbait jomuga suntsitzea lortu dugu", esan du Mahmud Musavi armadako komandanteordeak.

Pertsiar Golkoan tentsioak gora egin du azken egunetan Iranek Ormuzeko itsasartea ixtearekin mehatxu egin duelako. Ormuzeko itsasartea leku estrategikoa da, itsasoz Pertsiar Golkoko herrialdeetatik petrolioa ateratzeko bide bakarra delako. Gaur hainbat maniobra egitekoa da Irango armada, itsasartea itxiko duela irudikatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.