Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseilua osatzen duten herrialde iraunkorretako ordezkariak (Txina, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua) eta Alemania ados jarri dira Irani ezarri beharreko zigorretan uranioa aberasteko programarekin segitzen duelako, eta Iranek baztertu egin ditu balizko zigor horiek. "Presioak egon arren", programa nuklearrarekin segituko duela esan du Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak, eta "batasun eta lankidetza handiagoa" eskatu du "Iran islamdarra eraikitzeko".
Zigorren zirriborroak dio armak esportatzea debekatuko diotela Irani, eta Teherango programa nuklearraren ekoizpenarekin zerikusia duten enpresei eta gizabanakoei betoa jarriko dietela, besteak beste. Orain hori NBEn iraunkorrak ez diren gainerako hamar ordezkariek aztertuko dute.
Ahmadinejadek asmo horrekin aurrera ez egiteko eskatu die. "Gelditu eta ez ezazue gure sinesgarritasuna txikitu. Ez pentsatu Iran boikoteatzerik".
Mundua
Iranek programa nuklearrarekin segituko du, "presioak egon arren"
NBEk zigorrak ezarri nahi dizkio uranioa aberasten jarraitzen duelako. Ahmadinejad Irango presidenteak "batasun eta lankidetza handiagoa" eskatu du "Iran islamdarra eraikitzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu