Zentral nuklearrak

Iranek proposamen berri bat aurkeztuko du egitarau nuklearraren inguruan EBrekin negoziatzeko

Gai nuklearretarako Irango presidente Ali Larichanik adierazi duenez, bere Gobernuak proposamen berri bat aurkeztuko du hilabete barru EB Europar Batasunarekin lotutako negoziaketen harira. Larichanik gaineratu du "Iranek duen pisu estrategikoa" dela-eta, ez duela uste beraien egitarau atomikoarengatik NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan salatuko dutenik.

2005eko abuztuaren 26a
16:44
Entzun
Ali Larichani Irango gai nuklearren inguruko presidentea Vienan (Austria) bildu da gaur Nazioarteko Energia Atomikoaren Erakundeko zuzendari Mohamed el Baradeirekin. Bi horiek landu duten gaia nazioarteko ikuskatzaileek Iranen egiten duten lana izan da.

Larichanik gaineratu du Isfahango zentral nuklearreko uranio aldaketaren gunea lanean ari dela Nazioarteko Energia Atomikoaren Erakundeko ikuskatzaileen zaintzapean. Instalakuntza horiek berraktibatzeak istiluak sortu ditu Iran eta EBren artean, azken horien ustetan ekintza horrek Parisko akordioan hitzartutakoa apurtzen duelako. Akordio horrek dioenez, Iranek ekintza nuklear guztiak bertan behera utzi beharko lituzke EBrekin negoziaketetan ari den bitartean.

EBren taldean Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia dira hiru potentzia nagusiak, eta Iranek uranioa aberastearen ekintza nuklearrak alde batera uztea espero dute, trukean laguntza ekonomiko eta politikoa jasotzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.