Iranek uko egin dio uranioa atzerrian aberasteko eskaintzari

IAEAk jakinarazi du proposamenari bere horretan eutsiko diola ezezkoa jaso arren

Erredakzioa
2010eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Iranek ezetz esan dio jabetzan duen uranioaren %70 atzerrian aberasteko proposamenari, eta programa nuklearraren polemikan beste urrats bat egin du. IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren eskaintza jaso zuen urrian Teheranek. 1.200 kilo uranio Errusian eta Frantzian aberasteko aukera egin diote. Iranek, ordea, uranioa atzerriratu ahala erregai atomiko aberastua jasotzeko baldintza jarri du mahai gainean. IAEAk baldintzak aintzat hartu ez dituelako eta erakutsi duen konfiantza faltagatik erabaki du Teheranek proposamenari ezetz esatea. IAEAk jakinarazi du ezezkoa jaso arren eskaintzari bere horretan eutsiko diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.