MunDUA

Iranek uste du AEBetako politikak "bide okerretik" segitzen duela Obamarekin ere

Ameriketako Estatu Batuetako hurrengo presidenteak adierazi du "onartezina" dela Iranek programa nuklerra garatzeko daukan egitasmoa. Fidel Castrok Kubaren aurkako enbargoa bukatzeko eskatu dio.

2008ko azaroaren 8a
12:37
Entzun
Ali Lariyani Irango Parlamentuko presidenteak Barack Obama Ameriketako estatu Batuetako (AEB) hurrengo presidentea kritikatu du, eta AEBetako politikak "bide okerretik" segitzen duela esan du. Izan ere, Obamak adierazi du "onartezina" dela Iranek programa nuklerra garatzeko duen egitasmoa.

"AEBek bere jarrera aldatu nahi badu, bide zuzenetik jo behar du", esan du Lariyanik. "Obamak badaki aldaketa ez dela soilik kolorea aldatzea edo azaleko aldaketak egitea. Oinarri estrategikoaren gainean egin behar da aldaketa".

Lehengo ostegunean Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak zoriondu egin zuen AEBetako presidente izango dena -urtarrilaren 20an hartuko du kargua Obamak-, eta Ameriketako Estatu Batuetako barruko eta kanpo harremenatako politika aldatuko den itxaropena daukala adierazi zuen.

Fidel Castro Kubako presidente izandakoak ere bota dio Obamari mezua: "Kubaren aurkako enbargoak jarraitzen badu, hutsegingo du Obamak". Hala, neurri hori bukatzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.