Mundua

Iranekin "baldintzarik gabe" hitz egiteko prest agertu da Europako Batasuna

2011ko abenduaren 31
09:09
Entzun

Europako Batasuna prest agertu da gaur Iranekin hitz egiteko. Catherine Ashton Kanpo Politikarako ordezkariak esan du elkarrizketa "eraikitzailearen" alde daudela, eta horretarako ez lukeela inolako baldintzarik izan behar aurretik gaineratu du.

Irango agintariek gaur iragarri dute elkarrizketarako gonbidapen bat bidaliko diotela Asthoni, AEBekin, Erresuma Batuarekin, Frantziarekin, Errusiarekin, Txinarekin eta Alemaniarekin programa nuklearrari buruz berriro negoziatzen hasteko asmoa agertuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.