Krisi nuklearra

Iranekin sortu den auzia konpontzeko "une egokia" dela esan du Baradeik Teheranen

Mohamed El Baradei IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeko burua Teheranen da, Iranek abiatu duen programa nuklearraren harira sortu den krisia konpontzeko asmoz. El Baradei iritsi bezperan, atzo, iragarri zuen Teheranek uranioa aberastea lortu duela, eta, ondorioz larritu egin da krisia. Hala ere, itxaropentsu agertu da El Baradei, eta oraingoa krisia konpontzeko une egokia dela iritzi dio.

2006ko apirilaren 13a
10:36
Entzun
"Irtenbide politiko baterako une egokia da, eta negoziazioa da bidea", esan du bart El Baradeik, Teheranera iristean. "Nahiko nuke Iranek nazioarteko komunitatearen eskariak betetzea", erantsi du.

Iranek atzo jakinarazi zuen uranioa aberastea lortu duela; hau da, nazioarteko komunitatearen arabera arma nuklearrak egiteko lehen urratsa egin du, eta, esaterako AEBek zigorrak eskatu ditu jada. Finean, Teheranek programa nuklearra abian jarriko zuela iragarri ostean piztutako krisia areagotu egin da.

Dena den, esan bezala, itxaropen mezua zabaldu nahi izan du IAEAko buruak Teheranera iristean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.