Iraneko gizon bat 80 aldiz jo dute jendaurrean
TEHERAN. Iraneko gizonezko bati 80 zartada eman dizkiote jendaurrean alkohola edateagatik zigortzeko. Alkohola edatea debekatuta dago Iranen, eta, legeriaren arabera, zartakoak ematera zigor dezakete alkohola edaten duen edonor. Zigor horrek hiritarrak beldurtzea du xede. Zigor mota hori normalean jendaurrean egiten ez bada ere atzo Ramshir hiriko plaza publikoan jaso zuen gizonezkoak zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu