Mundua

Iranen erreaktore nuklear bat eta uranio meategi bat ikuskatuko ditu IAEAk

Nazioartea Iranen programa nuklearrari buruzko negoziazioak ixteko ahalegin betean ari delarik, IAEAko ikuskatzaileei baimena eman die Teheranek Arakeko ur astunen erreaktorea eta Gatxingo uranio meategia bisitatzeko.

Berria.info
2013ko azaroaren 11
15:18
Entzun

Hiru hilabeterako bide orri bat hitzartu dute Irango Gobernuak eta IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak, errepublika islamiarraren programa nuklearra gainbegiratzeko. Arakeko ur astunen erreaktorea eta Gatxingo uranio meategia bisitatzeko aukera izango dute IAEAko teknikariek. Gaur sinatutako hitzarmenari esker, bi aldeen artean konfiantza sustatu eta etorkizunean lankidetza "epez epeko ikuspegiarekin" egin ahal izango dutela esan du Ali Akbar Salehi Irango Energia Atomikoaren Erakundeko zuzendariak.

Iranek 5+1 Taldearekin —AEB, Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania— izan dituen negoziazioen aldi berean egin dira IAEArekiko elkarrizketak. Nazioarteak ez du lortu Iranekin asteburuan akordio bat ixtea, baina hurbil daudela esan dute, eta azaroaren 20an berriro Genevan biltzekotan geratu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.