Ameriketako Estatu Batuetako 32 senatarik agiri bat aurkeztu dute, Barack Obama presidenteari onarpena emanez Iranen kontra eraso bat egiteko. Errepublikanoak zein demokratak daude sinatzaileen artean. Haien arabera, «onartezina» da Iranek ahalmen nuklearra handitzea, eta AEBentzat «ezinbestekoa» da Irani bonba atomikoa sortzen galaraztea.
Datorren astelehenean, Obamarekin bilduko da Washigntonen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, eta hark ere Irani erasotzeko babesa erakutsiko dio. AIPAC juduen AEBetako presio talderik garrantzitsuenaren aurrean hitz egingo du igandean Netanyahuk.
Iranen kontrako erasoa babestu dute AEBetako 32 senatarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu