Zehakzi, uranioa aberasteari uzteko eskatzen dio ebazpenak, eta osterantzean, zigor teknologiko eta ekonomikoak ezarriko dizkio NBEk.
Erresuma Batuak, Frantziak eta Alemaniak aurkeztu zuten ebazpen proposamena, eta arestian aipatu bezala, Segurtasun Kontseiluko hamabost kideek aho batez onartu dute.
Bi hilabeteko negoziazioen ondorio da gaur onartutako ebazpena. Izan ere, Iranekin izan beharreko jarreraren inguruan desadostasunak daude Segurtasun Kontseiluko kideen artean: alde batetik, Errusiak eta Txinak neurri arinagoak proposatzen zituzten. Aldiz, AEBek gogorragoak.
Mundua
Iranen kontrako zigor neurriak onartu ditu NBEko Segurtasun Kontseiluak
60 eguneko epea eman dio programa nuklearra baztertu eta zigorrak saihesteko. NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko hamabost kideek aho batez onartu dute ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu