Mundua

Iranen programa nuklearraren aurkako neurrietan adostasuna lortu nahi dute AEBek

NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak abian duen programa nuklearra bertan behera uzteko exijitu dio Irani. Ebazpen horrek ez dakar berarekin neurri zehatzik, baina etorkizunean zigorrak ezartzea erabakitzeko urratsa izan daiteke. Ildo horretatik, AEB, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Errusia, Txina eta EB Europako Batasuneko Atzerri ministroak Berlinen batzartuko dira gaur: Iranen aurka etorkizunean har daitezkeen neurriak adostea nahi du Washingtonek.

2006ko martxoaren 30a
12:39
Entzun
AEBek nahi duen adostasuna lortzeko Errusiak eta Txinak jarriko dute eragozpen gehien. Agertu dutenez, beren helburua Iranen aurka indarrik ez dela erabiliko bermatzea da.

Nolanahi ere, Iranen programa nuklearraren aurka egiteko estrategia komuna hitzartzea nahi du Washingtonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.