NUKLEARRAK

Iranen zigorren amaierak 2003ko mailara jaitsi du petrolioaren prezioa

Barack Obama akordioaren alde agertu da, baina zigor gehiago ezartzeko aukeraz ohartarazi dio herrialde horri "desegonkortze edo terrorismoa laguntzeko ekintzak" gauzatzen baditu.

Rohani, Irango Parlamentuan hizketan. ABEDIN TAHERKENAREH / EFE
2016ko urtarrilaren 18a
08:17
Entzun

IAEAk larunbatean jakinarazi zuen Iranek bete dituela programa nuklearraren inguruko akordioan hartutako konpromisoak, eta, ondorioz, Europako Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek zigorrak kendu dizkiote. Merkataritzan aritzeko zituen zenbait zailtasun arindu zaizkio horrela Irani, eta petrolioan eragin zuzena izan du horrek.

Ostiralean, %6 jausi zen Brent upelaren prezioa, eta gaur beste %2 galdu du, 27,67 dolarretara jaitsiz. 2003az geroztik upelak izan duen prezio apalena da hori. Petrolio ministroorde Amir Hossein Zamaniniak igandean adierazi zuen Iran prest dagoela petrolio esportazioak eguneko 500.000 upeletan handitzeko. Petrolio eskaintza oso zabala da jada, ekoizleek kontsumitzen direnak baino milioi bat upel gehiago ekoizten baitituzte egunero. Horrek eragin du prezioak %75 inguru murriztea 2014az geroztik.

Zigorrak bertan behera uzteko akordioaren alde mintzatu da Barack Obama AEBetako presidentea, argudiatuta AEB, ekialde hurbila eta mundua "seguruago" egongo direla orain.

Euskal enpresak Iranekin hartu-emanetan has daitezkeela-eta, albiste ontzat jo du Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak Irani zigorrak kendu izana, baina segurtasun juridikoa eskatu du enpresentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.