Ali Akbar Salehi Irango Atzerri ministroa Baxar Al-Assad Siriako presidentearekin bildu da, Damaskon. Hala jakinarazi du Sana Siriako berri agentziak. Ez du bilerari buruzko informazio gehiago eman. Iran da Siriaren aliatu nagusia Ekialde Hurbilean, etaherenegun Egiptoko eta Turkiako ordezkariekin bildu ondoren, Salehik adierazi zuen Siriako agintariekin ere aurki bilduko zela konponbiderako proposamenak bilatzeko. Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketak Teheranen hartzeko prest agertu da.
Bestalde, Lakhdar Brahimi NBE Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren mandataria harrika hartu zuten herenegun Siriako errefuxiatuak dauden Jordaniako kanpamentu batean. Bitartean, gobernuak eta matxinoek borrokan jarraitzen dute Damaskon. Gutxienez bi lehergailu zartarazi zituzten atzo.
Irango Atzerri ministroa Al-Assadekin bildu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu