Lehendik gaiztotuta zegoen Iranen eta Erresuma Batuaren arteko harremana, eta oraingehiago okertu da. Herenegun ehunka ikasle islamikok Londresek Teheranen duen enbaxadari eraso egin zioten, eta David Cameron lehen ministroak orduan iragarri zituen «ondorio larriak» jakinarazi dituzte: Teheranen enbaxada itxi du Londresek, eta Irango diplomazialariei 48 orduko epea eman die Erresuma Batutik irteteko.
Enbaxadari eginiko erasoak nazioarteko legedia urratzen duela adierazi du William Hague Atzerri ministro britainiarrak. Irango Gobernua jo du gertakarien erantzuletzat, manifestariak erregimenaren kontrolpean dagoen Basij miliziakoak direla azalduta. Horretaz gain, Poliziak «berandu» esku hartu zuela salatu du eta diplomazialariak babestu ez izana «lotsagarria» dela dio.
Gertakariak argitzeko ikerketa
Bitartean, Iranek ikerketa hasi du gertakariak argitzeko. Fars agentziaren arabera, hamabi ikasle atxilotu dituzte. Era berean, Irango Atzerri ministerioak salatu du manifestarien «jarrera onartezina» dela. Erasotzaileek, berriz, protestan jarraituko dutela diote, eta gobernuari Erresuma Batuarekin dituen harremanak hausteko eskatu diote.
EBren Irango ordezkariek, berriz, erasoa «ongi koordinatuta» zegoela salatu dute. EBk gaur onartuko ditu Iranen aurkako neurri gehiago. Norvegiak, bestalde, Teheranen duen enbaxada ixtea erabaki du.
Irango diplomazialariak herrialdetik kanporatu ditu Londresek
EBk zigorrak iragarri ditu Teheranen aurka; herenegungo erasoen harira, hainbat gazte atxilotu dituzte Iranen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu