Irango eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) itsasontzi militarrek liskarra izan dute asteburuan Hormuzko itsasartean, Irango Gobernuak eta AEBetako armadako iturriek gaur jakinarazi dutenez.
AEBetako iturri horien arabera, Irango Guardia Iraultzaileko bost ontzi 200 metro baino gutxiagora hurbildu zitzaizkien AEBetako itsas armadako hiru ontziri, nazioarteko uretan, eta bonbardatu egingo zituztela esan zieten irrati bidez. "Zuengana goaz. Bi minututan eztanda egingo duzue", esaten zuen iraniarrek irrati bidez helerazitako mezuetako batek, estatubatuarren arabera. "Gerra estrategia" abian jarri zutela zehaztu du AEBetako armadak, eta tiroka erantzutekotan egon zirela.
Mohamad Ali Huseini Irango Gobernuaren Kanpo Harremanetarako bozeramaileak garrantzia kendu dio liskarrari. "Normala izan zen, eta berehala gainditu genuen", esan du.
Hormuzko itsasarteak Iran eta Arabiako penintsula bereizten ditu, eta Irango petrolio garraiorako bide garrantzitsua da.
Mundua
Irango eta AEBetako ontzi militarrek liskarra izan dute Hormuzko itsasartean
AEBetako armadako iturrien arabera, Irango itsasontziak mehatxu egin zituen, eta erantzutekotan egon ziren. Iranek dio "berehala" gainditu zutela arazoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu