Irango Gobernuak ez du onartu PJAKek emandako su-etena

Ekintzaile kurduek diote Irango 76 soldadu hil dituztela; Teheranek, berriz, 53 kurdu hil dituela dio

Erredakzioa
2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Mahmud Ahmadinejaden gobernuak uko egin dio PJAK Kurdistanen Aske Bizitzeko Alderdiak atzo eskainitako su-etena adosteari. «Ez du zentzurik su-etenak. PJAKek gure mugetatik alde egin dezan nahi dugu», esan du Hamid Ahmadi Irango Guardia Iraultzailearen eledunak.

PJAKek dio iragan asteburuanIrango Guardia Iraultzaileko 76 kide hil zituela Iraken menpeko Kurdistanen; Iranek, aldiz, 53 kurdu hil zituela dio. Teheranek esan du hamar egunez maniobra militarrak egingo dituztela herrialdearen ipar-ekialdean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.