Mundua

Irango Gobernuak ukatu egin du Ahmadinejadek atentatua izan duela

Zenbait komunikabidek, berriz, gaur Irango presidentearen kontrako atentatua izan dela ziurtatu du.

2010eko abuztuaren 4a
15:41
Entzun
Al Arabiya telebista kateak adierazi du Mahmud Ahmadinejad Irango presidentea atentatu baten jomuga izan dela gaur. Iturri beraren arabera, Ahmadinejad onik atera da, baina, konboian zihoazen zenbait lagun zaurituta daude. Hala ere, Irango presidentetzak ukatu egin du horrelakorik. Eta adierazi du, gazte batek petardo batzuk baino ez dituela bota.

Al Arabiya telebista katearen arabera, pertsona batek presidentearen konboira esku granada bat jaurti du, Hamadan hirian, Iran mendebaldean. Erasotzailea segituan atxilotu dute.

Hala ere, Press TV iraniarrak gertakari hauek ukatu ditu, Ahmadinejad presidentearen bulegoko iturriak aipatuz: "Iturri ofizialek informazio hori ezeztatu dute eta esan dute ez duela inolako erasorik jasan".

Orain bi egun, Israelek bera hiltzeko asmoa zuela adierazi zuen Irango presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.