Ekialde Hurbila

Irango Guardia Iraultzaileetako 27 kide hil dituzte atentatu batean

Balutxistanen izan da erasoa, militarrak garraiatzen zituen autobus baten kontra.

Balutxistango Zahedan eta Khax hirien arteko errepidean leherrarazi duten autobusaren irudia. EFE
mikel rodriguez
2019ko otsailaren 13a
19:48
Entzun

Estatuko Fars eta IRNA agentziek jakinarazi dutenez, Balutxistango Zahedan eta Khax hirien arteko errepidean zihoan autobusa, suizida batek bonba auto bat zartarazi duenean. Gutxienez 27 guardia iraultzaile hil dituela jakinarazi dute iturri horiek.

Iranen egin duten atentaturik handiena izan da, joan den udazkenean Ahvaz hirian bertze 25 militar hil zituztenetik.

Balutxistan Iranen eta Pakistanen artean banatuta dagoen herria da, balutx etniako biztanleen jatorrizko lurraldea. Duela hamarkadatatik bi estatuen aurka borroka armatua egin izan dute hainbat talde nazionalistak, baita muturreko ideologia islamista sunita duten taldeek ere. Azken horietako batek, Justiziaren Armadak, hartu du erasoa bere gain, Fars agentziaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.