Aho batez onartu dituzte AEBetako Senatuan Irango petrolio sektorearen kontrako zigor ekonomiko berriak. Bagdaden Irango ordezkariekin egingo duten bileraren bezperan onartu ditu neurriok Washingtonek.
Iazko abenduan hartutako zigorrak sakondu zituzten atzo. Irango bankuekin eta petrolio enpresekin negoziatzen duten nazioarteko enpresei zigorrak jartzeko neurriak dira. Era horretan, herrialdeari atzerrian petrolioa saltzea oztopatu nahi diote. Barack Obama AEBetako presidenteak, hain zuzen, Irango programa nuklearraren aurka bide diplomatikoa hobetsi du, eta gainontzeko herrialdeei ere zigorrak hartzea eskatu die. Dena den, Iranek bonba atomikoa izatea saihesteko bide guztiak irekita daudela ohartarazi zuen iragan martxoan.
Irango petrolio sektorearen aurkako zigorrak onartu ditu AEBetako Senatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu