IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak gaur arratsaldean jakinarazi du Iranekin programa nuklearraren inguruko hainbat zalantza argitzeko negoziazioek porrot egin dutela.
Zortzi orduz negoziatzen egon ondoren, Herman Nackearts IAEAko ikuskatzaile buruak adierazi du negoziazioak bertan behera geratu direla, eta ez du zehaztu hurrengo bilera noiz izango den.
"IAEAko taldea akordio bat lortzeko nahiarekin heldu da bilera honetara. Zirriborro bat aurkeztu dugu, Iranek aurrez azaldutako kezkak landuz", esan du Nackeartsek. Gainera, Iranen jarrera salatu du, aurretik landuta zeuden hainbat gai mahai gainean jarri dituelako berriro.