Europako Batasuneko 27 herrialdeek Irani petrolioa enbargatzeko akoardiorako oinarria lortu dute gaur, Bruselan. Herrialde batek betoa altxatu ostean jarri dira denak ados —ez dute jakinarazi zein den herrialde hura—.
Iranek programa nuklearra geratzen ez duelako zigor berriak ipiniko dizkiote, eta beste zigor posibleez datozen egunetan ariko dira EBko kideak.
Hilaren 30ean Atzerri ministroek bilera izango dute.