Irlandako bake prozesua

IRAren eredua segitzeko eskatu die Adamsek paramilitar unionistei

IRAren eredua aintzat hartu eta armak alboratzeko deia egin die Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak talde paramilitar unionistei. DUP alderdi unionistako buruzagi Ian Paisleyri, berriz, buruz buruko elkarrizketak izateko proposamena egin dio, "bake prozeusa aurrera ateratzeko". Bestalde, Erresuma Batuko Gobernuak militarren behaketa dorre bat eraitsiko du Ipar Irlandan, IRAren erabakiari erantzuteko keinu gisa.

2005eko uztailaren 29a
18:01
Entzun
Dagoeneko talde unionista paramilitar batzuk ez dutela armak alboratzeko asmorik agertu duten arren, IRAren ereduari heldu eta bide hori hartzeko deia egin die Gerry Adams Sinn feineko presidenteak.Adamsen arabera, talde armatu horiek indarkeria uztea falta da Irlandako gatazka armatua amai dadin.

Itxaropentsu agertu da Sinn Feineko presidentea: paramilitar unionistek oraingoz jarrera itxia agertu duten arren, IRAren erabakiaren garrantziaz jabetu ahalatalde horietako "zentzuzko jendeak" bide horri helduko diola uste baitu.

DUP muturreko alderdi unionistako buruzagi Ian Paisleyri, berriz, mezu zehatza halarazi nahi izan dio: buruz buruko elkarrizketak izateko gonbita egin dio, hartara bake prozesua aurrera ateratzeko. "DUPek behar duena gidaritza ona da, eta horretarako Ian Paisleyk eta haren taldekideek onartu behar dute elkarrizketaren garaia iritsi dela", adierazi du.

Bestalde, Erresuma Batuko Gobernuaren aginduz militarren behaketa dorre bat eraitsiko dute Armagh konderrian. IRAren erabakiari harrera ona egiten diotela adierazteko keinua da.Izan ere, 1998ko Stormonteko hitzarmenean zehazten den puntuetako bat desmilitarizazioa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.