Bartzelonako Meridiana etorbidea zuriz janztea da helburua, eta horretarako milaka lagun bildu nahi dituzte. Helburu horrekin, Ara es l'Hora plataformatik azken deia egin diete herritarrei bideo baten bidez. "Iraultza bat bakarra ere ez da etxetik egin. Orain arte parte hartzea garrantzitsua bazen, orain oinarrizkoa da", nabarmentzen dute eragileek.
Horretaz gain, ANCk eta Omnium Culturalek osatutako plataformak webgune berezi bat ere jarri du abian, Diada eguneko ekimena azaldu eta izen emateak errazteko. "Historikoa ekimenik jendetsuena" egitea da plataformaren asmoz.