Protestak Egipton

"Iraultzaren garaipena" ospatuko du ostiralean oposizioak

Lasaitasuna da nagusi Kairon. Armada Tahrir enparantza husten saiatzen ari da, eta egin ezean jendea atxilotzen hasiko dela esan du.

2011ko otsailaren 14a
12:23
Entzun
Ospakizunak amaituta, Kairo normaltasunera itzultzen ari da pixkanaka. Ez du luze iraungo, ordea, ostiralean "iraultzaren garaipena" ospatzera deitu baitu oposizioak. Martxa masiboak egitera deitu dute, eta oposizioak modu horretan euren eskaerak betetzera presionatu nahi du armada. "Noski, iraultzaren garaipena ospatzeko martxan parte hartuko dugu, eta helburuen jarraipena egingo dugu", esan du Al Gad oposizioko taldeko buruak, Aiman Nur-ek.

Larrialdi egoera kentzea eskatzen du oposizioak. Lege hori 1981etik dago indarrean eta poliziari ezohiko eskumenak ematen dizkio salaketarik gabe jende atxilotzeko. Egoera baretzen denean armadak kenduko duela espero du oposizioak. "Junta militarrak iragarritakoa estimatzen dugu eta norabide onean daudela ikusten dugu. Larrialdi egoera kentzea eta preso politikoak askatzea lehentasun dira", esan dute Anaia Musulmanek.

Tahrir enparantzan lasaitasuna da nagusi, eta armadak husteko eskatu die herritarrei. Egin ezean, jendea atxilotzen hasiko direla ere esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.