Iraungitze Legea atzera bota du hirugarren aldiz Uruguaiko Auzitegi Gorenak

Bost gerrillariren hilketak ikertu ahalko dituzte; diktadurako kriminalak babesik gabe utzi ditu erabakiak

Erredakzioa
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Uruguaiko Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du diktadurako militarrak epaitzea eragozten duen Iraungitze Legea, bost gerrillariren hilketak argitu ahal izateko. Konstituzioaren aurkakoa dela berretsi du hirugarren aldiz. Erabakiak, baina, Socako fusilatuen kasua argitzeko soilik balio du.

Argentinatik Uruguaiko ezkutuko atxilo eremu batera eraman zituzten 1974ko azaroan Hector Brum, Maria de los Angeles Corbo, Graciela Estefanell, Floreal Garcia eta Mirtha Fernandez, eta Soca hirian fusilatu zituzten. Ramon Traball armadako inteligentzia buru ohiaren hilketaren errepresalia izan zen.

Orain arte kasuaren ikerketa geldituta egon da Iraungitze Legea dela eta.

Erreferendumean ezezkoa

Legea bertan behera uzteko erreferendumean ezezkoak irabazi zuen 2009an. Giza Eskubideen Ameriketako Auzitegiak Gobernua kasuak ez aztertzeagatik ez zigortzeko indargabetu nahian dabiltza. Ordezkarien Ganberak onartu du legea deuseztea, baina Senatuaren esku dago militarrei babesa ematen dien legea indargabetzea. Senatuan bozketa egin eta gero berriz erreferenduma egitea pentsatu dute.

Aldeko botoak %47 izan ziren erreferendumean. Jose Mujica presidente aukeratu zuten bozekin batera egin zuten galdeketa. Espresuki eman behar zen baiezkoa, botoa eman ez zutenena ezezkotzat hartu baitzuten. Biktimen senideek erreferenduma gaizki proposatu izana salatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.