Mundua

Ireki dituzte bozkalekuak Venezuelan

Tibisay Lucena Hauteskunde Batzordeko presidenteak jakinarazi duenez, guztiak arazorik gabe ari dira funtzionatzen.

2012ko urriaren 7a
07:39
Entzun

Venezuelarrak hasi dira hurrengo urteetan presidente nor izango den aukeratzen. Ireki dituzte bozkalekuak, eta Tibisay Lucena Hauteskunde Batzordeko presidenteak jakinarazi duenez, guztiak arazorik gabe ari dira funtzionatzen. 18.903.143 herritar daude bozetara deituta.

Hurrengo sei urteetarako presidentea hautatuko dute gaur. Goizaldean amaituko da bozketan, bozkalekuak ixteko orduan ilaran daudenak ere hartuko dituztenez, atzeratu egingo baita. Emaitzak ez dituzte atzeraezinak izan arte iragarriko, beraz, bihar arte itxaron beharko da ziurrenik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.