Ipar Korea

Irismen luzeko suziri bat bota eta satelite bat espazioratu duela iragarri du Ipar Koreak

Hego Koreak eta AEBek berretsi egin dute jaurtiketa. Nazioarteak larrialdiko bilera berezia eskatu dio NBEren Segurtasun Kontseiluari. 

Hego Koreako Defentsa ministroa Han-Min koo, artxiboko irudi batean. Misilen aurkako ezkutua jarriko duela iragarri du Seulek. EFE
arantxa elizegi egilegor
2016ko otsailaren 7a
07:54
Entzun

Gauerdia pasa berria zela jaurti du Ipar Koreak irismen luzeko suziria, eta satelite bat espazioratu du. Hori jakinarazi du, bederen Piongiangeko eregimenak. Hark egindako iragarpena berretsi dute Hego Koreak eta AEBek. 

Albisteak, beste behin, nazioartearen haserrea eragin du, eta larrialdiko bilera eskatu diote estatuek NBEko Segurtasun Kontseiluari. Washingtonek eta Seulek, bestalde, ohartarazi dute satelite bat espazioratzea ez, baizik misilak probatzea izan duela helburu jaurtiketak. Izan ere, Ipar Koreak aldarrikatu du berak ere baduela eskubidea "helburu baketsuekin" sateliteak espazioratzeko.

Ez da, dena den, Piongiangeko erregimenak halako ekintza bat iragartzen duen lehen aldia. 2012an Kwangmyongsong-3 izeneko satelitea espazioratu zuen, hiru saioren ostean, Orduan ere ekintzak kritika eta gaitzespen ugari eragin zituen.

Misilen aurkako ezkutua

Jaurtiketaren berri izan eta ordu gutxira iragarri du Seulek misilen aurkako ezkutua jartzeko lanetan hasiko direla, AEBekin elkarlanean. Proiektua berria ez den arren, eztabaida ugari eragin du, batez ere kostu ekonomiko handiagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.