Iraken inbasioa

Iritsi da Irakera lehen errefuxiatu taldea

Irakeko gatazketatik ihesi Saudi Arabiara alde eginda zeuden errefuxiatuak hasi dira Irakera itzultzen. Lehendabiziko taldea, asteartean abiatu zen Saudi Arabiako Rafhako kokagunetik, eta gaur goizean heldu da Basorara, sorlekura. Hain zuzen ere, hamar autobus eta kamioik osatzen duten lehen talde hori eta NBE Nazio Batuen Erakundea ari da gidatzen haien itzulera.

2003ko uztailaren 30a
13:21
Entzun
Aurreneko talde horren ondoren, errefuxiatu multzo txikiagoak joango dira Rafhatik Irakerako bidea hartzen; NBEko iturriek azaldu dutenez, hamar egunetik behin talde bat aterako da errefuxiatu eremutik.

Rafhako eremua Saudi Arabian dago, basamortuan, Irakeko mugatik hamar ba kilometrora. 1991an ezarri zuten kokagune hori, hain justu, Saddam Husseinen erregimenak Irak hegoaldeko xiiten errebolta bortitz zapaldu zuenean. Garai batean, 33.000 lagun biltzen ziren errefuxiatu eremu horretan, baina, azkenaldian, bost mila baino ez ziren. UNHCR Nazio Batuetako Errefuxiatuentzako Goi komisariatuaren arabera, lau milioi irakiar bizi dira egun Iraketik kanpo, haietako asko arrazoi politikoengatik. Haien itzulera prozesu motel eta korapilatsua izango dela iragarri dute.

Nolanahi ere, ia 13 urtez sorterritik kanpo egon ostean gaur Basorara iritsi diren iheslariei harrera hunkigarri eta beroa egin diete. "Nire arima gorputzera itzuli balitz bezala sentitzen naiz", adierazi du errefuxiatuetako batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.