PSNI Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuak bost lagun atxilotu ditu, Ronan Kerr polizia katolikoaren hilketarekin zerikusia dutelakoan. 22 eta 46 urte bitartean dituzte atxilotuek, eta «terrorismoa» egozten diete.
Apirilaren 2an hil zuten Kerr, autoan lehergailua jarrita. Benetako IRAk bere gain hartu zuen hilketa. IRAren zatiketa da Benetako IRA —edo RIRA—, eta 1998ko bake prozesuaren aurka dago.
Benetako IRAk bere gain hartzenduen bigarren hilketa da Ronan Kerrena, 2001ean PSNI sortu zenetik.
Irlanda iparraldean bost lagun atxilotu dituzte
Ronan Kerr polizia katolikoa hiltzea leporatzen diete; IRAtik banandutakoek hartu zuten beren gain hilketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu