Irlanda iparraldeko lau alderdi nagusiek gaur banatu dituzte hango Gobernu berriaren sailak. Hala, DUPek lau ministro izango ditu, Sinn Feinek hiru, UUPek bi eta SDLPk bat.
Unionisten artean, DUPek -berak irabazi ditu hauteskundeak- Finantzak, Ekonomia, Ingurumena eta Kultura hartuko ditu, eta UUPek -hirugarren indarra- Osasuna eta Enplegua. Abertzaleen artean, berriz, Sinn Feinek -bigarren indarra orotara- Hezkuntza, Eskualde garapena eta Nekazaritza hartuko ditu, eta SDLPk -laugarren indarra- Garapen soziala.
Belfasten 40 minutuko bilera egin dute laurek eta orduan hitzartu dituzte sailak. Oraindik, baina, ministroak zein izango diren ez da jakina. Bai arduradun nagusiak zein izango diren: Ian Paisley DUPeko liderra izango da Gobernuaren burua eta Martin McGuinness Sinn Feineko buruzagia exekutiboko bigarrena.
Maiatzaren 8an jarriko dute martxan Gobernua.
Mundua
Irlanda iparraldeko alderdi nagusiek banatu dituzte Gobernuko sailak
DUPek lau ministro izango ditu, Sinn Feinek hiru, UUPek bi eta SDLPk bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu