Barne eta Justizia eskuduntzak berriro izatearen alde bozkatu du gaur arratsaldean Irlanda iparraldeko Legebiltzarrak. Londresko Gobernuak apirilaren 12an itzuliko dizkio eskumenak Stormonti, lehen kendu ostean.
Irlanda iparraldeko errepublikanoek eta unionistek otsailaren 5ean lortu zuten akordioa, autonomia indartze aldera.
Gaurko bozketan UUP Ulsterko Alderdi Unionista baizik ez da agertu kontra -hirugarren indarra da-.
2008an adostu bezala, Justizia ministroak ezingo du izan ez Alderdi Demokratiko Unionistakoa, ez Sinn Feinekoa ere. Gobernuko beste ministroen estatus bera izango duen arren, erabakiak hartzeko garaian askatasuna izango du. Horretaz gain, Gobernuaren prozeduren inguruko aldaketak proposatu ahal izango ditu.
munDUA
Irlanda iparraldeko Legebiltzarra, Barne eta Justizia eskuduntzak berriro izatearen alde
Bozketan UUP Ulsterko Alderdi Unionista baino ez da agertu kontra. Londresek apirilaren 12an itzuliko dizkio eskumenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu