Irlandako bozetan bakearen aldeko kanpaina egingo du McGuinnessek

Urriko bozetara aurkezteko Legebiltzarrean behar duen babesa eskuratu du errepublikanoak

2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Martin McGuinness Sinn Feineko buruzagiak utzi egin du Irlanda iparraldeko lehen ministrorde kargua, Irlandako presidentetzarako hauteskunde kanpainan bete-betean lanean aritzeko. Hautesleek bakearen alde egin duen lanagatik babestuko dutela ziurtzat jo du hautagai errepublikanoak. Urriaren 27an egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak.

Lehen aldiz aurkeztuko da Sinn Fein Irlandako bozetara. Gerry Adams alderdiko lehendakariak ostiralean iragarri zuen McGuinnessen hautagaitza, baina alderdiko zuzendaritzak herenegun egin zuen ofizial izendapena.

Komunikabideek eta oposizioak IRA Irlandako Armada Errepublikanoko buruzagi izan zeneko garaia behin eta berriz gogora ekarriko dutela jakitun bada ere, hautesleengan konfiantza duela dio McGuinnessek. Hain justu, bera IRArekin lotzea «komunikabideen obsesioa» dela salatu du. «Jendeak badaki nire iragana zein den, eta 1982tik milaka aldiz jarri naiz hautesleen aurrean. Behin eta berriz bozkatu naute, badakitelako bide berri batean sartuta nagoela», azaldu du buruzagi errepublikanoak. Bakearen alde lanean jarraitzeko asmoa duela berretsi du: «Hemen eta orain bizi naiz, baina etorkizunak kezkatzen nau. Herritarrei euren haurrentzat etorkizun seguruago bat ematea, eta gatazkara inoiz ez itzultzea da nire helburu nagusia».

Erreleboa oraingoz

Hauteskunde kanpainan buru-belarri arituko den honetan Irlanda iparraldeko lehen ministrorde kargua utzi du behin-behinean McGuinnessek. Bozetan lortutako emaitzen arabera erabakiko du itzuliko den edo ez. Bitarte horretan John O'Dowd Irlanda iparraldeko Hezkuntza ministroak ordezkatuko du.

Mary Lou McDonald Sinn Feineko Dublingo Legebiltzarreko kideakadierazi du, bestalde, McGuinness gobernutik irteteak bake prozesuan ez duela inolako eraginikizango.

Era berean, errepublikanoek diote DUP Alderdi Demokratiko Unionistarekin Irlanda iparraldean duten koalizio gobernua ere ez dutela arriskuan jartzen. Ian Paisley apaiz protestantearen semearen ustez, «arazoak sortzen dituzten politikariek alde egitea berri ona izan daiteke». Horrek politikan «odol berria» sartzea ekarriko bailuke, diputatu unionistaren hitzetan. UUP Ulsterko Alderdi Unionistako Tom Elliotten arabera, «irlandarren arazoa presidente nor aukeratzen duten erabakitzea da». Dena den, IRAko iraganari buruz azalpen gehiago eskatu dizkio McGuinnessi.

Horretaz gain, hautagaitza bermatzeko gutxieneko hogei diputaturen babesa eskuratu du jada McGuinnessek, lau diputatu independentek sostengua emango diotela iragarri baitute. Lau horieiSinn Feinek gaur egun Legebiltzarrean dituen 17 kideak batuta, legeak ezartzen duen gutxienekoa gainditu ahal izango du.

Otsailean Sinn Feinek bozen %9 eskuratu zituen Irlandako parlamenturako bozetan. McGuinnessen eskutik emaitzak hobetuko dituztela diote inkestek, baina garaipenetik urrun kokatzen dituzte errepublikanoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.