Fianna Fail oposizioko alderdi nagusiak jakinarazi zuen, lehengo ostiralean, zentsura mozioa aurkeztuko zuela Fitzgeralden aurka, hura Poliziaren ustelkeria kasu batekin lotuta dagoelako. Horrek hauteskundeak aurreratzea ekarriko zukeen, baina hartutako erabakiarekin hori eta gobernuaren beraren gainbehera eragotzi ditu.
Irlandako Errepublikan Fine Gael demokristauak agintzen du gutxiengoan, eta alderdi horretako Leo Varadkar da lehen ministroa, pasa den ekainetik.