IRUDIA. BOLIVIA. Moralesen aurkako protestak
Evo Morales Boliviako presidentearen aurkako manifestazioak areagotu egin dira. Bereziki, Santa Cruzen. Presidentearen oposizioko bost eskualdeetan grebarako deia egin zuten atzo, petrolioaren gaineko zerga exijitzeko. Irudian, Santa Cruzeko manifestatzaileak. Hala, Beni, Pando, Tarija eta Chuquisaca eskualdeetan ere greba deialdia egin dute. Manifestatzaileek hainbat poliziari eta kazetariri eraso diete. Gobernuak greba «partziala» izan zela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu