IRUDIA. FRANTZIA. Betancourti, Legioaren DOMINA
FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek hilaren 2an askatu zutenetik egun berezi asko bizi izan ditu Ingrid Betancourtek. Kolonbiako presidentetzarako hautagai izandakoak beste egun «hunkigarri» bat izan zuen atzo. Frantziako Legioaren Ohorezko domina ezarri zion Nicolas Sarkozyk: «Itxaropenaren ikur zara. Sei urte generamatzan zure zain. Ongi etorri». Betancourtek sufritu zuten guztiei, itzuli ez direnei eta bahituta segitzen dutenei eskaini zien domina .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu