IRUDIA. KUBA. 'fay' ekaitz tropikalaren zantzuak
Haiti astindu ondotik, Fay ekaitz tropikala Kubara heldu da. Irudian, Habanan eragindako olatu erraldoiak. Haitin eta Dominikar Errepublikan 54 lagun hil eta dozenaka galdu dira ekaitz tropikalaren erruz. Jamaikan, berriz, beste bi lagun hil dira. Fay-k Floridako kosta hartuko du gaur; ordurako urakana izatea espero du CNH Urakanen Zentro Nazionalak. Euriteek eta haize bolada indartsuek gutxienez dozenaka desplazatu eragin dituzte Kuban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu