IRUDIA. TXILE. Larrialdi egoera, uholdeak direla eta

2008ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Azken egunetan goian behean egin du euria Txileko hegoaldean; ondorioz, hainbat eskualde urak estali ditu. Uholdeak direla eta, gutxienez zortzi lagun hil dira. Kaltetuak, ordea, 23.000 inguru dira dagoeneko. Hori hala, larrialdi egoera ezarri du Gobernuak. «Egoera benetan larria da. Ibaiek gainezka egin dute, eta herritar asko isolatuta daude. Hainbat lekutara ezin dugu helikopteroz iritsi; horregatik, barkuz bidali ditugu erreskate taldeak», azaldu du Nora Berrientos La Araucaniako gobernadoreak. Eskualde hori da, hain zuzen, denboralearen ondorioak gehien jasan dituena. Kaltetutako gainontzekoak Bio Bio eta Los Rios dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.