2001
Urria. AEBek Afganistango inbasioa hasi zuten, talibanen erregimena desegin eta Osama Bin Laden Al-Qaedako burua atxilotzeko helburuarekin.
Abendua. AEBek eta aliatuek konferentzia bat egin zuten Bonnen (Alemania), Afganistango gobernu bat eratu eta erregimen berriaren oinarriak paratzeko. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak baimena eman zuen Afganistanera nazioarteko indar bat bidaltzeko.
2002
Urtarrila. ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra Kabulera ailegatu zen. Hasieran hemezortzi herrialdek osatu zuten. Hiriburuan eta inguruan segurtasuna zaintzeko ardura zuen.
2003
Abuztua. NATOk hartu zuen ISAF zuzentzeko ardura.
Abendua. NBEren Segurtasun Kontseiluak baimena eman zion NATOri ISAFen misioa Afganistan osora hedatzeko.
2006
Abuztua. ISAFek Medusa operazioa-n parte hartu zuen, NATOk inoiz egindako lurreko gerra operazio handienean. Horrela, ISAFek bere eskumenak zabaldu zituen, zaintzaz gain, talibanen aurkako borrokarako eginkizunak ere bere gain hartuta.
Urria. ISAFek hedapena bukatu zuen.
2008
Abuztua. Kabul probintziako segurtasunaren ardura Afganistango indarren esku utzi zuen ISAFek.
2009
Azaroa. Afganistango indarrak trebatzeko programa ezarri zuen NATOk.
2010
Azaroa. NATOko eta Afganistango agintariek adostu zuten 2014. urtearen bukaerarako ISAFen misioa bukatu eta segurtasun arduren trantsizioa eginda edukitzea.
2014
Iraila. Segurtasunaren trantsizioa bukatutzat emanda, NATOk eta Kabulek hitzartu zuten 2015etik aitzinera entrenamendurako misio bat mantentzea.
Abendua. Hilaren 28an, NATOk bukatutzat eman zuen ISAFen misioa.
ISAF, HAMABI URTE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu