Islamismoaren aurkako sarekada batean hamar lagun atxilotu dituzte Frantzian

Parisek preso sartu ditu joan den astean atxilotutako bederatzi lagun, «terrorismo islamikoa» egotzita

Erredakzioa
2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak talde islamikoei beste kolpe bat eman die. Poliziak hamar lagun atxilotu zituen atzo Marseillan, Valencen, Carpentrasen, Pauen, Roubaixen eta Trappesen. Parisko FiskaltzakPakistanen eta Afganistanen entrenamendu esparruetan ibili izana leporatu die atxilotuei.

Horrekin batera, aurreko ostiralean arrazoi berberengatik atxilotutako Forsane Alizza talde islamikoaren hamahiru lagunei «terrorismo islamikoa» egotzi diete, eta horietatik bederatziri behin-behineko espetxea ezarri diete, armak zituztelako. Tolosan (Okzitania) gertatutako erasoaren ondoren, gogortu egin dituzte islamisten aurkako neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.