Joan den abuztutik Estatu Islamikoaren kontrolpean zegoen Sinjar mendia. Tarte horretan setioa amaitzeko hainbat saio egin dituzte gerrillari kurduek. Orain arte, ordea, ez dute arrakastarik izan. Herenegun, aldiz, AEBetako airekoen laguntzarekin 8.000 kurduk eraso zieten islamistei eta setioa amaitzea lortu zuten.
Sinjar mendian milaka zibil zeuden setiatuta udatik, gaur goizaldean haiei handik aterazen laguntzeko korridore bat zabaldu dutela jakinarazi dute Irakeko agintariek.