Islandiako 25 herritarrek idatziko dute hango Konstituzioa: abokatu, matematikari, kazetari, ikasle eta nekazariek, besteak beste. Alderdi bati loturik ez dauden ordezkariak dira, eta 500 herritarren artean aukeratu zituzten herritarrek, joan den larunbatean egin zituzten hauteskundeetan. Testua idatzi ondoren, Legebiltzarrak osorik onartu beharko du.
Konstituzioa aldatzeko ideia Islandia gainbeheran jarri zuen 2008ko krisiaren ondorioa izan da. Berez Islandiako Konstituzioa Danimarkakoaren egokitzapena da. 1944tik, independentzia lortu zuenetik, aldaketak egin dizkiote testuari, baina ez dute erabat berraztertu.
Islandian Konstituzioa idatziko duten 25 herritarrak aukeratu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu