Israel Libano eta Siriako mugan dagoen herriko zati batetik erretiratuko da

Zisjordaniako Nabulus hiriko segurtasuna PANen esku utzi dute; Gazan bi palestinar hil ditu Israelek

Erredakzioa
2010eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Libano eta Siriarekiko mugaldean dago Gajar herria, Siriako Golan ordokian. Hango zati batetik aurki erretiratu dela iragarri du Israelek. Herri horren hegoaldeko zatia okupatuta dauka 1967ko gerraz geroztik, eta Libanon dagoen partea, iparraldeko partea, 2006az geroztik da egoera horretan. Libanon zabaldua den nazioarteko bake indarraren esku utziko du Tel Avivek hegoaldeko zatia.

Zisjordaniako Nabulus hiriaren segurtasunaren ardura, berriz, Palestinako Aginte Nazionalaren esku utziko duela iragarri du Israelek. Gazan, bestalde, bi palestinar hil zituen, aire eraso batean, Israelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.