Milaka hildako eragin dituzten lau urteko borrokak bukatzeko konpromisoa hartu zuten hilaren 8an Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak eta Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak. Hala ere, Sharm-el-Sheikheko (Egipto) bileran ez zuten inolako hitzarmenik sinatu, hitzezkoa izan zen akordioa. Aldi berean, ordea, Israelek preso palestinar guztiak askatu ezean, ez zutela "barealdia" errespetatuko ohartarazi zuten Hamasek eta Jihad Islamikoak. Era horretan, kolokan jarri zuten Abbasek hartutako konpromisoa, israeldarren aurkako erasoak etetekoa, alegia.
Gaur, hitzartuta bezala, presoak askatzen hasi da Israelgo Gobernua, eta 8.000tik 500 askatuko ditu. Askatu dituen presoei agiri bat sinatu arazi die Israelgo Gobernuak, ez dutela israelen kontra ekingo esanez.
Ekialde hurbila
Israel Palestinako presoak askatzen hasi da
Israelgo Gobernua preso palestinarrak askatzen hasi da gaur. Israelek preso dituen 8.000 palestinarretatik 500 askatuko dituzte, Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak eta Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak hilaren 8an Egipton hitzartutakoa betez. Han, tregoa hitzartu zuten Sharonek eta Abbasek, baina, hala ere, preso denak askatu ezean, ez duela su-etenik emango jakinarazi zuen Hamasek. Askatu dituzten presoei agiri bat sinatu arazi diete, "Israelen kontra ez dutela ekingo" esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu