mundua

Israelek 17 urteko palestinar bat hil du, tiroz

Atzo beste gazte bat hil zuten soldaduek.

2013ko urtarrilaren 15a
12:02
Entzun

Israelgo soldaduek 17 urteko palestinar bat hil dute gaur Budrusen (Palestina), Ramallahetik gertu, hango hormaren aurkako protesta batean. Gazteak bularrean eta hankatan bina tiro jaso ditu, Palestinako iturriek esan dutenez. Larri eraman dute Ramallaheko erietxera, eta han zendu da.

Israelgo Informazio Bulegoak esan du gertaera ikertzen ari dela.

Atzo Gazan (Palestina) 21 urteko mutil bat hil zuten israeldar soldaduek, tiroz. Larunbatean, 22 urteko beste palestinar bat, Gazan hura ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.