Israelek 227 etxebizitza eraikiko ditu Zisjordanian
JERUSALEM. Israelek 227 etxebizitza eraikiko ditu Zisjordaniako Ariel kolonian, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Gainera, beste 2.530 etxe eraikiko dituzte Jerusalem ekialdean. PANek gogor gaitzetsi du erabakia, eta bake prozesuari berriz ekiteko ahalegin oro suntsitzen ari direla esan du. «Palestina NBEn estatu gisa sartzeko arrazoi indartsua da Israelen erabakia», Nabil Abu Rudeina PANeko eledunaren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu