Israelgo Gobernuak ostiral honetan 256 palestinar preso aske utziko dituela jakinarazi du gaur. "Odolez zikindu gabeko" presoak direla azpimarratu du Israelek, eta erabakian aldeko zazpi boto izan direla eta kontrako bi. Preso horietatik %85 Al Fata taldekoak dira eta %15 alderdi txikietakoak -Hamaseko inor ez-.
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren (PAN) presidente eta Al Fatako buruzagiari zuzendutako "borondate oneko keinu" gisa ulertu behar da erabakia, Israelek esan duenez.
Palestinan Al Fata eta Hamas taldeek borroka gogorrak izan dituzte aurreko asteetan, eta harrezkero Hamasek du kontrolpean Gaza lurraldea. Abbasek Palestinako batasun gobernutik Hamaseko kide denak bidali egin zituen.
Mundua
Israelek 256 palestinar preso libre utziko ditu ostiralean
Preso horien %85 Al Fata taldekoak dira eta %15 alderdi txikietakoak; Hamaseko inor ez. Guztiak ere "odolez zikindu gabekoak" direla nabarmendu du Israelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu